|
Azken aldian areagotu egin dira modu garrantzitsu batean
eraso eta mehatxu faxistak. Irailaren 22an, Falange y Tradicion deituriko talde
ultraeskuindarrak 25 eraso errebindikatu zituen, Bilboko jaietako txupinerari gutun-azal batean bidalitako bala
bat, Tolosako hilerrian aurkitzen den GALek eraildako Lasa eta Zabalaren
omenezko monolitoaren aurkako pintadak non irakur zitezkeen "Gora Galindo" eta
"Cerdos comunistas", Tutera eta Arguedasen ezarritako lehergailuak, Nafarroako
Fusilatuen Erakundeko kide ezaguna den Koldo Plaren aurkako heriotza mehatxuak,
edo San Cristobal mendiko pintadak. Urriaren 18tik 19rako larunbat gauean ikur
faxistak azaldu ziren berriro Federiko Engels Fundazioaren eta Ikasle Sindikatuaren
lokaletan, Gasteizko San Antonio kalean.
Eraso berri hauek Euskal Herrian eman diren eskubide
demokratikoen murrizketarekin zuzenean lotuta daude, talde ultraeskuindarrak
harrotu baitituzte. Urriaren 14ean
Madrilgo Auzitegi Probintzialak 26 urteko kartzelara kondenatu zuen Josue Estebanez
faxista eta militar ohia, 2007ko azaroaren 11ko Carlos Palominoren
erailketagatik. Baina sententzia hau kasu honen inguruan sortutako haserrearen,
protesta sozialaren eta mobilizazioen ondorioz eman zen. Hala ere, eraso faxisten erasoen
gehiengo handia zigortzeke uzten du justiziak.
Nahiz eta urriaren 22an Eusko Jaurlaritza Falangearen erasoen
eta mehatxuen aurka mintzatu, sortzen duten
arbuio handiaren ondorioz, talde faxista hauek ez dute beren aktibitatea geratuko
adierazpen parlamentario batzuk
egiteagatik.
Eraso faxisten aurkako defentsa ezkerreko erakunde sozial
eta politikoen multzoaren erantzun kolektiboen
antolakuntzarekin egin behar da. Talde faxistek kasu gehienetan edukitzen duten
abantaila isiltasuna eta beren ekintzak laguntzen dituen zigorgabetasuna dira.
Talde guzti hauen aktibitatea handitzen ari da Europa osoan
ematen ari den kapitalismoaren krisiarekin batera, langabeziaren, pobreziaren
eta desberdintasun sozialen handitze gorakorrarekin. Langile klasea 30. hamarkadan baino mila aldiz indartsuagoa
izanagatik eta taldexka hauek iraganean izan zuten gailentasuna ezin eskuratu arren, horrek ez du
esan nahi arriskutsuak ez direnik langile klasearentzat eta bere erakundeentzat. Beren helburua beldurra
sortzea, langileak eta gazteak zatitzea eta hauen erantzun ahalmena ahultzea da. Talde hauek ezingo
lukete modu horretan jokatu, justiziaren eta poliziaren barruan dauden Estatuko aparatuko sektoreen laguntza,
edo hainbat alditan bezala, babes zuzenik gabe.
Ezta kapitalaren
sektoreen babesa gabe ere, zeinak erakusten duen poliziak eta justiziak ez
dutela modu berean jokatzen eurek
biolentzia kontsideratzen duten adierazpen ezberdinekin, askoz ere
toleranteagok izanez talde ultraeskuindarretatik datorrenarekin.
Horregatik, eraso
hauek geratzeko eta gobernua ekintzara pasatzera eta talde hauek desegitera behartzeko konfiantzazko indar bakarra,
salaketa, mobilizazioa eta antolakuntza dira.
LANGILE KLASEAREN ETA GAZTERIAREN
BATASUNA TALDE FAXISTEN AURKA.
azaroaren
Kontzentrazioa
Korreos enparantza
Ordua: 19,00
19
ELA, LAB, CCOO, ESK, STEE-EILAS, CGT, HIRU, BOLTXE, EUSKALHERRIA SOZIALISTA,GAZTE KOMUNISTAK, ASOCIACIÓN
DE VECINOS GASTEIZ TXIKI, IKASLE SINDIKATUA, EL MILITANTE, FUNDACIÓN FEDERICO
ENGELS, EMAKUME LANGILEAREN DEFENTSAN
|